Ikasmaterial digitala: transmisioa ikasgelan (2016-2021)

Gure ikasmaterialak Euskal Herriko Ahotsak -www.ahotsak.eus - proiektuan bildutako ahozko ondarea dauka oinarri gisa. Euskarazko testigantzak. Gehienbat adinekoenak, baina baita gazteenak ere. Lehenaldia eta oraina lotuz, gure asmoa belaunaldien arteko hurbilketa egitea da. Jakintzen eta kontatzeko moduen transmisioa egitea, ahozko jardunaren bitartez.

Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan proiektua 2015-2016 ikasturtean sortu zen, EIMA 2.0. egitasmoari esker. Herritartasunerako Hezkuntza irakasgairako egin genituen lehen proposamen pedagogikoak. Ondoren, Euskara eta Literaturari heldu genion eta beste hainbat proposamen sortu genituen. 2021ean berriz ere hasierako puntura itzuli ginen Balio etikoak gaiari helduta. Gure ikasmateriala, besteak beste, ahozkotasuna lantzeko oso erabilgarria dela ikusi dugu eta lanean jarraitzen dugu oraindik ere.

Hona hemen ikasgai bakoitzerako sortutako materiala: