Oņatiko hika poltsikaran (2020)


Izenburua: Oņatiko hika poltsikaran
Egilea: Idoia Etxeberria
Diseinua eta ilustrazioak: Mirari Sagarzazu
Aholkularia: Roberto Altuna
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Babeslea: Oņatiko Udala
Urtea: 2020




Oñatiko hika poltsikaran liburuxkak Oņatiko hika ikasteko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak batzen ditu. Oņatiko hitanoa eta batez ere noka biziberritzeko martxan jarritako Ingo Xonau! proiektuaren barruan prestatu du Badihardugu Elkarteak liburuxka hau 2020an. Liburuxka txikia da, hamar zentimetro luzeran zein zabaleran, baina mimo handiz egindakoa. Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberriak prestatu du, Roberto Altuna euskaltegiko irakaslearen laguntzarekin, eta Mirari Sagarzazu marrazkilariak egin ditu diseinua eta ilustrazioak. 32 orri ditu guztira. Batetik, hitanoari buruzko argibideak eta informazio orokorra datoz eta, bestetik, aditz-taulak: adizki nagusiak eta aditz trinkoak.

Liburuxka eskuratu nahi izanez gero, hementxe duzue pdf formatuan (2023ko berrargitalpena).