Euskalkian idazteko irizpideak

Euskalkian Badihardugu euskara elkarteak bere sorreratik izan du eskualderako idaztarau bateratu batzuk proposatzeko asmoa. Elkartearen lehenbiziko urteetan bailarako hainbat filologo, idazle, irakasle eta euskalzaleren artean txosten bat prestatu zen eskualdeko euskalkian idazteko proposamenak bilduz. 2006. urte honetan euskalkian idazteko proposamenak jasotzen dituen liburuska hauxe kaleratu dugu.

Hementxe duzue liburuska PDF formatuan (2,46 Mb).