Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak (2005)


Izenburua: Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak. Debarroko hizkeretan
Egilea: Estepan Plazaola, Karmele Agirregabiria, Karmen Bikuņa
ISBN: 84-609-5289-4
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2005


Liburu osoa jaitsi nahiez gero, hemen duzue PDF formatuan (PDF, 450 Kb).

Irakasle, guraso, monitore eta euskalzaleendako liburua

Liburuak Deba ibarreko euskaldunek, batez ere ume eta gazteek, euskaraz berba egitean dituzten akats ohikoenak zuzentzeko lagungarri izan nahi du. Liburua, batez ere, hizkuntza transmititzaile jantzienei bideratuta egongo da (irakasle, guraso gazte, monitore...).

Alde batetik berek ere egin ditzaketen akatsak zuzentzeko, eta bestetik eurek bete dezaketen zuzentzaile-lanean baliagarri izan dakien. Helburu horrekin, alde batetik, akatson azalpen gramatikala eta ordezko zuzenak eskaintzen zaizkie; bestetik, akatsok zuzentzen laguntzeko ariketa multzo bat. Liburuak marrazkiak ditu, gazteentzat erakargarri izan dadin. Akats bakoitza bere testuinguruan azaltzen da.

Azalpenak estandarrean, adibideak euskalkian

Hizkerari dagokionez, beraz, euskara batuan izango dira sarrera, aurkibide eta azalpen gramatikal guztiak. Adibideak eta proposamenak herri-hizkeretan (eredu jasoan). Ariketak ere ahozko jardunetik jaso dira (hau da, errealak dira).

Liburuan datozen ariketak euskara batuan dauden arren, Badiharduguk ariketa horiek eskualdeko herri bakoitzerako moldatu nahi izan ditu, bai hizkera aldetik, bai herri bakoitzeko erreferentziak erabilita (plaza izenak, toki izenak, lexikoa...). Hona hemen oraingoz prest ditugunak (gehiago gehitzen joango gara).

Egin klik zure herriaren gainean, eta jaitsi dokumentua zure ordenagailura:

Euskara batuko ariketak nahi izanez gero, hementxe dituzue:

Bestetik, aurretik agertutako ariketa horien erantzun zuzenak ere hemen ikus ditzakezue. Erantzun hauek orokorrak izango dira eskualdeko herri guztientzat, momentuz. Erantzuna esaldi edo aditzen bat denean, eskualdeko forma orokorrena erabiliko da eta herriren bateko hizkeratik urrun geratzen bada, herri hortako forma ere bai.


Egileak

Hauek dira liburuaren egileak:

  • Estepan Plazaola (euskara teknikaria Bergarako Udalean eta GOIENAko presidentea) da lan honen arduradun nagusia, eta bailarako beste hainbat herritako euskara elkarteko kideak izan ditu laguntzaile, denak ere Badiharduguko kide:
  • Karmele Agirregabiria (Leintz udal euskaltegia) eta Karmen Bikuña (Eibarko euskaltegia) arduratu dira ariketetaz
  • Sergio Azkarate (Goiena-ko zuzentzailea) izan da zuzentzaile nagusia
  • Iban Arantzabal (Goibeko kultura elkartea, Elgeta) koordinatzailea.
  • Gainbagiratze lana EHUko irakasle diren Koldo Zuazok eta Jesus Mari Makazagak egin dute, biak ere Badiharduguko kide.