Euskara eta Literatura Batxilergoan (2020)
Izenburua: Ahotsak ikasgelan. Euskara eta Literatura. Batxi 1-2
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2020
Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak eta jakituria ikasgelara eramateko sortzen dihardugun gida didaktikoetako bat da hau. Euskara eta Literatura ikasgairako prestatua, Batxilergoan erabiltzeko, batez ere ahozkotasuna lantzeko, eta lehenaldiari begira tradizioa berritzeko. Euskara eta Literatura ikasgaiarekin lotutako 10 fitxa pedagogiko prestatu ditugu, adinekoen testigantzak oinarri hartuta. Ikasmateriala nola erabili azaltzen duen gida didaktikoa hementxe deskargatu daiteke pdf-an.
Proposamen pedagogikoak bost gai nagusitan banatuta daude, eta atal bakoitzak bere fitxa didaktikoak ditu, Ikasgelan.ahotsak.eus webgunean:
1- Euskararen aberastasuna:
2- Literatura idatzia:
3- Ahozko literatura:
4- Euskararen normalkuntza:
5- Ahozko testu generoak: