Balio etikoak (2022)



Izenburua: Ahotsak ikasgelan. Balio etikoak. DBH 2
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2022





Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak eta jakituria ikasgelara eramateko sortzen dihardugun gida didaktikoetako bat da hau. 2016an Herritartasunerako Hezkuntza irakasgairako prestatu genuen ikasmateriala osatzen du honako honek. Hori bai, Balio etikoak irakasgai berriari egokitutako ikasmateriala da, LOMCE legeak ekarritako aldaketak aintzat hartzen dituena. 2021ean Balio etikoak irakasgairako DBH 1 mailan erabiltzeko ikasmateriala prestatu genuen eta 2022an jarraipena eman diogu, DBH 2. mailarako ere materiala prestatuta. Kasu honetan, LGTBIQ+ kolektiboa, genero-berdintasuna eta diskriminazio-egoerak dira gai nagusiak, eta bi begirada jorratu ditugu: atzera begirakoa (historikoa) eta gaur egungoa. Ikasmateriala nola erabili azaltzen duen gida didaktikoa hementxe deskargatu daiteke pdf-an.

Proposamen pedagogikoak hiru gai nagusitan banatuta daude, eta atal bakoitzak bere fitxa didaktikoak ditu, Ikasgelan.ahotsak.eus webgunean

1- LGTBIQ+ kolektiboa:

2- Genero-berdintasuna gaur egun:

3- Diskriminazioa historian zehar: