Balio etikoak (2021)



Izenburua: Ahotsak ikasgelan. Balio etikoak. DBH 1
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2021





Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak eta jakituria ikasgelara eramateko sortzen dihardugun gida didaktikoetako bat da hau. 2016an Herritartasunerako Hezkuntza irakasgairako prestatu genuen ikasmateriala osatzen du honako honek. Hori bai, Balio etikoak irakasgai berriari egokitutako ikasmateriala da, LOMCE legeak ekarritako aldaketak aintzat hartzen dituena. Beraz, Balio etikoak irakasgairako prestatua da, DBH 1 mailan erabiltzeko, batez ere giza-eskubideak eta genero-berdintasuna lantzeko. Bi begirada jorratu ditugu prestatutako 9 fitxa pedagogikoetan: atzera begirakoa (historikoa, adinekoen testigantzetan oinarrituta) eta gaur egungo egoera. Ikasmateriala nola erabili azaltzen duen gida didaktikoa hementxe deskargatu daiteke pdf-an.

Proposamen pedagogikoak hiru gai nagusitan banatuta daude, eta atal bakoitzak bere fitxa didaktikoak ditu, Ikasgelan.ahotsak.eus webgunean:

1- Emakumeen diskriminazioa historian zehar:

2- Genero-berdintasuna gaur egun:

3- LGTBIQ+ kolektiboa: