Herritartasunerako Hezkuntza (2016)
Izenburua: Ahotsak ikasgelan. Herritartasunerako Hezkuntza DBH
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2016
Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak eta jakituria ikasgelara eramateko sortzen dihardugun gida didaktikoetako bat da hau. Herritartasunerako Hezkuntza ikasgairako prestatua, DBHn erabiltzeko, bizikidetza, genero berdintasuna eta garapen iraunkorra gaiak lantzeko. Herritartasuneko Hezkuntza ikasgaiarekin lotutako 12 fitxa pedagogiko prestatu ditugu, adinekoen testigantzak oinarri hartuta. Ikasmateriala nola erabili azaltzen duen gida didaktikoa hementxe deskargatu daiteke pdf-an.
Proposamen pedagogikoak hiru gai nagusitan banatuta daude, eta atal bakoitzak bere fitxa didaktikoak ditu, Ikasgelan.ahotsak.eus webgunean:
1- Bizikidetza:
- Auzolanaren kultura
- Etorkinak eta integrazioa
- Elkar errespetatzea
- Baserritarrak gutxietsita
- Gerraren ondorioak (1936ko gerra)
2- Genero berdintasuna:
- Emakumearen egoera lehen
- Etxeko lanen banaketa
- Emakumea lan munduan
- Emakumea eta janzkera
- Emakumea eta aisia
3- Garapen iraunkorra:
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin egindako ikasmaterial digitala da, lizentzia librekoa. EIMA 2.0. egitasmoari esker prestatu dugu. Herritarren Ahotsak. Trasmisioa ikasgelan proiektuaren barruan, orain arte bi ikasgaitarako ikasmateriala gertatu dugu: Herritartasunerako Hezkuntza eta Euskara eta Literatura.