Euskara eta Literatura 2 (2017)



Izenburua: Ahotsak ikasgelan. Euskara eta Literatura. DBH 2 eta 3
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2017




Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak eta jakituria ikasgelara eramateko sortzen dihardugun gida didaktikoetako bat da hau. Euskara eta Literatura ikasgairako prestatua, DBHn erabiltzeko, batez ere ahozkotasuna lantzeko, eta lehenaldiari begira tradizioa berritzeko. Euskara eta Literatura ikasgaiarekin lotutako 12 fitxa pedagogiko prestatu ditugu, adinekoen testigantzak oinarri hartuta. Ikasmateriala nola erabili azaltzen duen gida didaktikoa hementxe deskargatu daiteke pdf-an.

Proposamen pedagogikoak lau ataletan banatuta daude eta atal bakoitzak bere fitxa didaktikoak ditu, Ikasgelan.ahotsak.eus webgunean:

1- Ahozko testu-generoak:

2- Ahozko literatura:

3- Euskara lagun artean:

4- Euskara batua eta euskalkiak:

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin egindako ikasmaterial digitala da, lizentzia librekoa. EIMA 2.0. egitasmoari esker prestatu dugu. Herritarren Ahotsak. Trasmisioa ikasgelan proiektuaren barruan, orain arte bi ikasgaitarako ikasmateriala gertatu dugu: Herritartasunerako Hezkuntza eta Euskara eta Literatura.